Club Ciclista San Sebastián

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Club Ciclista de San Sebastián
Sorrera ?
Liga Desagertua
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Club Ciclista de San Sebastián Donostiako kirol elkartea zen. XX. mendeko hasieran sortua, batez ere txirrindularitzari ekin zion baina futbol saila ere bazuen, 1909ko Espainiako Futbol Errege Kopa irabazi zuena eta Real Sociedadeko aurretikoa.

Futbol saila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1909an Recreation Club de Tenis, Vasconia eta San Sebastián Recreation Club elkarteetako zenbait futbolari donostiarrek Espainiako Txapelketan parte hartu nahi zuten. Taldea federatuta ez zegoenez, elkarte baten laguntza behar zuten eta Club Ciclista de San Sebastiánena lortu.

Txapelketaren erronda finalera Club Ciclista, FC Barcelona, Club Galicia, Athletic Club eta Español de Madrid taldeak ailegatu ziren. Club Ciclistak txapelduna zen finalean Español de Madrid 3-1 irabaziz. Finalean parte hartutako futbolariak Bea, A. Sena, Arozena, Arrillaga, Etxeberria, Rodriguez, M. Sena, Lacort, Simmons, McGuiness eta Biriben ziren.

Gutxi barru, txapelketa lortutako jokalariek Real Sociedad sortu zuten, Club Ciclista utziz.

Monsieur Cometen madarikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Real Sociedad sortu eta urte gutxi pasata, 1913an, Atotxako futbol zelaia eraiki zuten Donostian futbolak izandako arrakasta zela eta. Horretarako han zegoen belodromoa bota zuten, Club Ciclistak senperrenak egin eta gero eraikia. Hori dela eta, Club Ciclistaren presidenteak, Monsieur Comet Donostian bizi zen frantziarrak, footballeursen jarrerak minduta honako madarikazioa bota zuen: Erreala ez da inoiz txapelduna izango. Club Ciclistak lehenengo saiakeran lortu bazuen, Real Sociedadek ia 70 urte itxaron behar zuen lehendabiziko titulua lortzeko.