Club Deportivo Castellón

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:17, 16 apirila 2015
Club Deportivo Castellón
Ezizena(k)Orelluts
Sorrera1922
Futbol zelaiaNou Estadi Castalia
edukiera: 16.000 lagun
inaugurazioa: 1987
PresidenteaDavid Cruz Jofre
EntrenatzaileaManuel García Ortega
LigaEspainiako Hirugarren Maila
2013-1415.
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Club Deportivo Castellón edo valentzieraz Club Esportiu Castelló futbol talde castellóarra da, 1922an Castelló de la Plana hirian sortutakoa.

Gaur egun Espainiako futbol ligako hirugarren mailan jokatzen du, lehen mailan 11 denboralditan ibili izan arren.

Historia

Sorrera

XX mendearen hasieran hasi zen futbola Castellónen eta lehen taldea 1911 urtean sortu zen, Deportivo izenekoa. 1919an talde berriak sortu ziren; Obelisco, Regional, Ribalta eta Cervantes besteak beste. Sociedad Deportiva Cervantes Fútbol Club gazte errepublikarren taldea zen eta berau izan zen 1922an Castellón Club de Fútbol bihurtu zena. Lehenengo kamiseta bitxia izan zen, marra berde, laranja eta urdinak zituen, eta praka beltzak.

Lehen arrakastak

Lehenengo arrakasta 1929-30 urteko Errege Kopan izan zuen, hirugarren mailan egonik lehen mailako Atletico Madril kanporatu baitzuen. Hau gertatzen zen lehen aldia izan zen. 1940-41 urtean lehen mailara igotzea lortu zuen Real Zaragozaren aurkako promozioan eta sei denboraldi jarraian egin zituen bertan. Hau izan zen klubaren garairik onena. 1942-43an liga irabazteko lehian sartu zen Athleticen aurka baina azkenean 4. postuarekin konformatu behar izan zuen.

50. urteurreneko denboraldia

1971-72 denboraldian berriz lehen mailara igotzea lortu zuen eta lehen denboraldian bosgarren postuan gelditu zen. Urte berean Errege Koparen finala jokatu zuen baina 2-0 emaitzaz galdu zuen Athleticen aurka. Hurrengo denboraldian bigarren mailara jeitsi zen ordea.

Azken urteak

Hurrengo urteetan bigarren mailan mantendu zen eta ordutik aurrera beste hiru denboraldi egin ditu lehen mailan, 1981-82, 1989-90 eta 1990-91.

1994 urtean bigarren B mailara jeitsi zen. 2005 eta 2010 artean bigarren mailan aritu zen baina berriz jeitsi eta 2011 urtetik aurrera hirugarren mailan ari da.

Taldearen datuak

Irabazitako txapelketak

1940-41, 1980-81, 1988-89.

2002-03.

1929-30, 1952-53, 1963-64, 1964-65, 1965-66, 1968-69.

finalista 1972-73an.

1984.

  • Valentziako txapelketa (2): 1929, 1930.

Kanpo loturak