Club Deportivo Numancia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Club Deportivo Numancia
Ezizena(k)Numantinos
Sorrera1945
Futbol zelaiaNuevo Estadio Los Pajaritos
edukiera: 9.500 lagun
inaugurazioa: 1999
PresidenteaEspainia Francisco Rubio Garcés
EntrenatzaileaEuskal Herria Jagoba Arrasate
Liga2. maila
2015-1610.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Club Deportivo Numancia futbol talde gaztela-leondarra da, 1945ean Soria hirian sortutakoa. Gaur egun bigarren mailan jokatzen duen arren lau denboralditan izan da lehen mailako taldea.

Historia

1920ko hamarkadan Sorian hainbat futbol talde eratu baziren ere Club Deportivo Numancia 1945ean eratu zuen Mariano Granados abokatuak. Ez zuen asko behar izan maila polita lortzeko 1949an lortu baitzuen bigarren mailarako igoera Erandiori 4 eta 1 irabaziz. Hala ere bi urte egin zituen bertan eta maila galtzean krisi ekonomiko latza jasan zuen. 60, 70 eta 80 hamarkadak hirugarren mailan eta regional preferenten pasa zituen.

Urrezko aroa 1996an hasi zuen, Miguel Angel Lotina entrenatzaile zuela eta bigarren B mailan ari zela Errege Kopako finalerdietara iritsi baitzen, Bartzelonaren aurka jokatuz. Los Pajaritos zelaian bina berdintzea lortu zuen eta azkenik Camp Noun 3 eta 1 galduz. Urte honetan bertan bigarren mailara itzultzea lortu zuen.

1999an lehen mailara iritsi zen eta bi urtez bertan egotea lortu zuen. Beste bi aldiz igo da, 2004-05 eta 2008-09 denboraldiak egin ditu bertan, baina ez du mailari eusterik lortu.

Irabazitako txapelketak

Espainiako txapelketak: 1

emaitzarik onena 17.a 1999-2000an.

2007-08

Kanpo loturak


2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Bigarren Mailako taldeak
Albacete | Alcorcón | Amorebieta | Andorra | Burgos | Cartagena | Eibar | Eldense | Elx | Espanyol | Huesca | Leganés
Levante | Mirandés | Oviedo | Racing Ferrol | Racing Santander | Sporting Gijón | Tenerife | Valladolid | Villarreal B | Zaragoza