Club Deportivo Pamplona
Wikipedia(e)tik
| Sorrera | 1958 | ||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Presidentea | Manuel Larunbe Ekisoain | ||||||||||||||||
| Entrenatzailea | Iban Lunbreras Moreno | ||||||||||||||||
| Liga | Erregional | ||||||||||||||||
| 2008-09 | I. Multzoa, 1.a | ||||||||||||||||
| Webgunea | www.cdpamplona.com | ||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||
Club Deportivo Pamplona Iruñeko kirol kluba da. Bere futbol taldea egun Hirugarren Mailan dabil eta beisbol saila ere badu.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
1958ko urriaren 31n sortua, klubak 1962an Larrabide izeneko bigarren taldea sortu zuen. Gero saskibaloi, eskubaloi, atletismo eta igeriketa sailak ere izan zituen. 1974an beisbol saila sortu zuten. Hasieran Ruiz de Aldan (egungo Larrabiden), gero Mola izeneko estadioan (Zitadelaren harresietatik gertu), Etxabakoitzen, Jesuitenean edo Lezkairun izan zituen bere instalazioak. Egun bere taldeak Ukar, Baternain, Larrabiden eta zenbait eskolaren artean dabiltza[1].
Kirol-sailak [aldatu]
Futbolean 14 talde ditu, harrobiko lana eginez. Beisbolean, berriz, 5 talde ditu, nagusiena Sofbol mailan dabilena[2].
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Historia del Club deportivo Pamplona, Club Deportivo Pamplona, http://www.cdpamplona.com/secciones/pamplona/pamplona.asp
- ↑ Plantilla Equipos de Beisbol, Club Deportivo Pamplona, http://www.cdpamplona.com/secciones/futbol/plantillas.asp?d=b&t=2009