Club Gimnàstic de Tarragona

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:55, 13 uztaila 2016
Club Gimnàstic de Tarragona
Ezizena(k)Decano del fútbol
Sorrera1886
Futbol zelaiaNou Estadi de Tarragona
edukiera: 14.591 lagun
inaugurazioa: 1972
PresidenteaKatalunia Josep Mª Andreu
EntrenatzaileaEspainia Vicente Moreno
Liga2. maila
2015-163.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Club Gimnàstic de Tarragona edo Nàstic de Tarragona futbol talde katalana da, Tarragona hirikoa. Lau denboraldi egin zituen lehen mailan, gaur egun bigarren mailan ari da.

Historia

Sorrera

Taldea 1886an Tarragonan sortu zen baina futbolaren atala 1914koa da, orduan Club Olímpic futbol taldea bereganatu baitzuen.

1940. hamarkada bikaina

1943-44 urtean hirugarren mailan jokatzen hasi zen eta 1946-47an Bigarren mailan bigarren eginez lehen mailara iritsi zen. Urte berean Errege Kopako final erdiak jokatu zituen, baina RCD Espanyolek kanporatu zuen. Hau da Errege Kopan lortu duen emaitzarik onena. 1947 eta 1950 artean aritu zen maila gorenean, eta denboraldirik onena lehenengoa izan zuen, zazpigarren egin baitzuen. Dena dela, denboraldi hura ezagun egin zuena beste gertakizun bat izan zen; 1948ko urtarrilaren 11an, inauguratu berria zen Santiago Bernabéu estadioan garaipena lortu zuen, 1-3 emaitzaz, beraz han irabazi zuen lehen futbol taldea izan zen.

3. eta 2. B mailetako urteak

1950 urtean lehen maila galdu zuen eta 1953an hirugarren mailara jeisti zen. Bertan 19 denboraldi egin zituen 1972an bigarren mailara itzuli zen arte. 1980an bigarren B mailara pasa zen eta bertan egon zen 2004 arte, tartean bi urte hirugarren mailan eta bat bigarren mailna egin zituen.

Bigarren mailan egonkor

2004an bigarren mailara itzuli eta bertan egonkortu zen. 2006an bigarren postuan amaitu zuen eta lehen mailara igo zen Luis César Sampedro entrenatzaileak gidatuta, 56 urteren ondoren. Urte bete baino ez zuen egin bertan.

Bigarren mailan egin zituen hurrengo urteak. 2011-12 denboraldian lehenengo 11 partidatan ez zuen garaipenik lortu eta amaieran bigarren B mailara jeitsi zen. 2014-15ean bigarren mailara itzultzea lortu zuen eta 3. postuan sailkatu da 2015-16an, igoera emango zion bigarren postutik puntu bakarrera. Play-offeko lehen kanporaketan ezin izan du Osasuna garaitu.

Irabazitako txapelketak

zazpigarren 1947-48an.

final erdiak 1946-47an.

bigarren 1946-47an eta 2005-06an.

1996-97

2008, 2012

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Club Gimnàstic de Tarragona Aldatu lotura Wikidatan


2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Bigarren Mailako taldeak
Albacete | Alcorcón | Amorebieta | Andorra | Burgos | Cartagena | Eibar | Eldense | Elx | Espanyol | Huesca | Leganés
Levante | Mirandés | Oviedo | Racing Ferrol | Racing Santander | Sporting Gijón | Tenerife | Valladolid | Villarreal B | Zaragoza