Club Portugalete
| Ezizena(k) | Portu Jarrilleroak |
||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sorrera | 1909 | ||||||||||||||||
| Futbol zelaia | La Florida (Edukiera: 3.000) |
||||||||||||||||
| Presidentea | Amable Martin Vidal | ||||||||||||||||
| Entrenatzailea | Javier Luaces | ||||||||||||||||
| Liga | Hirugarren Maila | ||||||||||||||||
| 2009-10 | Hirugarren Mailaren IV. Multzoa, 2.a | ||||||||||||||||
| Webgunea | www.clubportugalete.com | ||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||
Club Portugalete, "Portu" ere esaten zaiona, Portugaleteko futbol taldea da. 1909an sortua, egun Hirugarren Mailan jokatzen du.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Futbola Portugaletera ailegatu zen XIX. mendeko amaieran, Bilboko itsasadarrera etortzen ziren itsasgizonen eskutik eta Ingalaterran ikasten zuten Portugaleteko gazteen eskutik ere. Portugaleteko lehen taldea Athletic de Portugalete izan zen, 1899n sortu zena. Hala ere, gaurko taldeak 1909an ezartzen ditu bere sustraiak, Club Deportivo Portugalete sortu eta federatu zenean. Bere lehen presidentea Alfredo Hervias izan zen.
Taldearen koloreak urte batzuk beranduago sortu ziren, 1912an Txapelketa Erregionaleko Bigarren maileko txapeldunordea izatean, Arenas Club de Getxoren atzetik. Irabazleari kamiseta gorri-beltz sorta ematen bazitzaion (ordutik aurrera Arenas-en koloreak izango zirenak), Portuk kamiseta horibeltz sorta jaso zuen.
1915ean Portu Ipar Txapelketa Erregionaleko lehen mailera igo zen, Racing de Santander bezalako historiko bati irabazi eta gero. Hurrengo urtean kategoriaren berrantolaketa batek Portu alboratu zuen, eta taldeak iharduera bertan behera utzi zuen urte batzuetarako.
Taldea hainbat izenekin bersortu zen, lehen Portugalete F.C bezala 1921ean, Portugalete Chiqui izenarekin Espainiako Gerra Zibila bitartean eta azkenik Nuevo Club Portugalete bezala 1944an. Izen hau da gaur egun mantentzen duena, adjektiboa galduta.
1951ean lehen aldiz igo zen Hirugarren Mailara, kategoria erregionaletan izan eta gero. Hortik aurrera horretan eta erregionaletan ibili izan da, 2005ean Bigarren B Mailara igotzea lortu zuen arte.
[aldatu] Uniformea
Elastiko horia eta beltza, praka beltzak eta galtzerdi beltzak.
[aldatu] Futbol zelaia
La Florida Potugaleteko izen bereko auzoan, 1951eko abenduaren 25ean inauguratua, 3.000 ikusleentzako lekuarekin. 103x64 m. dauzka.
[aldatu] Datuak
- Denboraldiak Lehenengo Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren B Mailan: 1
- Denboraldiak Hirugarren Mailan: 20
- Emaitzarik onena: 19.a (Bigarren B Maila, 2005-06 denboraldia)
[aldatu] Palmaresa eta ibilbidea
[aldatu] La Ligan
Hirugarren Mailaren IV. Multzoko irabazlea bitan: 2005 eta 2008.
| Denboraldia | Maila | Emaitza |
|---|---|---|
| 2004/2005 | Hirugarren Maila | 1.a |
| 2005/2006 | Bigarren B Maila | 19.a |
| 2006/2007 | Hirugarren Maila | 3.a |
| 2007/2008 | Hirugarren Maila | 1.a |
| 2008/2009 | Hirugarren Maila | Jokoan |
[aldatu] Errege Kopan
- 2005-06: Real Unionen aurka galdu zuen bigarren errondan (0-1)
- 2008-09:
- Sociedad Deportiva Ciudad de Santiago irabazi zuen lehenengo errondan (0-1)
- Ecija Balompie irabazi zuen bigarren errondan (0-1)
[aldatu] 2008/2009 denboraldiko taldea
- Entrenatzailea: Javier Bermúdez Presumido
- Atezainen entrenatzailea: Eduardo Rivacoba Zurimendi
- Prestatzaile Fisikoa: David Álvarez Pastor
- Fisioterapeuta: Unai Larrañaga Quintana