Club de Regatas Perillo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Club de Regatas Perillo Galiziako A Coruñako probintzian hiriburutik gertu dagoen Oleiros herriko itsas kirolen elkartea da. Arraunketari dagokionez, batel eta trainerillatan hainbat Espainiako txapelketa irabazi ditu eta traineruan emaitzarik onenak 1998 eta 2002 urteen artean lortu zituen. Gaur egun Ipar-mendebaldeko Traineruen Ligan ari da.

Eduki-taula

[aldatu] Uniformea

Elastikoa urdina eta zuria dira eta trainerua zuria. Traineruaren izena Santa Leocadia zen 90. hamarkadaren hasiera, gaur egun aldiz Perillo.

[aldatu] Historia

1970. urtean sortu zen elkartea A Coruñako badiako itsas kirol desberdinak batu nahian. Arraunketari dagokionez, 1974. urtean jokatu zen Galiziako txapelketa bat irabazi zuen. 1996. urtean Espainiako Batel Txapelketa irabazi zuen, bai eta hurrengo bi urteetan ere, eta kirol maila nabarmen igo zuen Perillok. 1997. urtean Espainiako Traineru Txapelketan bigarren postua lortu zuen eta 1998 eta 2001. urteetan hirugarrena, S.D. Tiránen atzetik Galiziako klubik indartsuena bihurtuz. 2002.an berriz Kontxako Banderan bigarrena izan zen. 2003. urtean ez zuen TKE ligan parte hartu nahi izan eta ordutik aurrera gainbehera etorri zitzaion taldeari.

[aldatu] Palmaresa


  • Espainiako Batel Txapelketa (3): 1996, 1997, 1998

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak