Club de Remo Cabo da Cruz
Club de Remo Cabo da Cruz (euskaraz: Cabo da Cruz Arraun Elkartea) Boiroko (A Coruña) arraun taldea da. TKE Ligan dabil.
Tosta finkoan, mota guztietako kategorian hartzen du parte: bateletan, trainerilletan eta traineruetan. Tosta mugikorrean ere aritutakoa, bertako Esmeralda Santos Maceirasek edo Marcos García Treusek Espainiako selekzioarekin aritu zuten Munduko Txapelketetan.
Eduki-taula |
[aldatu] Uniformea
Elastikoak eta trainerua gorriak dira. Traineruaren izena Cabo da Cruz da.
[aldatu] Historia
1979ko irailaren 9an sortua, 1990eko hamarkada arte Galiziako lehiaketetan parte hartu zuen, A Coruñako probintziako traineru nagusia izan zelarik, honen adierazgarri 1980 eta 1985 arteko txapelketa probintzial guztiak irabazi izana. 1992 eta 1993an ezin zuen trainerua atera baina azken urte honetan Udal Arraun Eskola eraiki eta kluba berpiztu zen.
2003an sortu zenetik, Cabo de Cruz TKE Ligako denboraldi guztietan hartu du parte eta 2004an Hondarribiako Bandera ere lortu. 2009. urtean TKE Ligan parte hartzeari uko egin zion arazo ekonomikoak zirela eta, baina kirol maila mantendu zuen Ipar-mendebaldeko Traineruen Liga irabaziz. 2010 eta 2011ean hirugarrena izan da Ligan.
[aldatu] Palmaresa
- Kontxako Bandera (0): bosgarren 2004 eta 2005.an. Guztira lau aldiz sailkatua.
- Espainiako Txapelketa (0): 2004.an bigarren.
- Galiziako Txapelketa (1986- ) (3): 2005, 2006, 2008
- Iparraldeko Galiziako Txapelketa (1977-1986) (6): 1980, 1981, 1982, 1984, 1985, 1986
- Ipar-mendebaldeko Traineruen Liga (1): 2009
- Teresa Herrera Bandera (1): 2010
- Hondarribiako Bandera (1): 2004
[aldatu] Kanpo loturak
- (Galizieraz) Webgune ofiziala
- (Gaztelaniaz) TKE Ligako webgunea