Club de Remo Mecos
Club de Remo Mecos Galiziako Pontevedrako probintzian kokaturik dagoen O Groveko arraun taldeetako bat da, San Miguel Ligan aritu den bakarra. Herriko beste taldea Amegrove Club de Remo da.
Eduki-taula |
[aldatu] Uniformea
Elastiko zuria eta urdin argia. Trainerua, Mequiña, zuria da berez baina Donibaneko Arraunlariak taldeari hartutakoa ere erabili izan du eta hau arroxa da.
[aldatu] Klubaren historia
1980. urtean sortu zuten herriko arraun zale batzuek. 1995. urtean Kontxako Banderan parte hartzeko eskaria egin zuen. Antolatazaileek araudia eskutan ez zioten parte hartzen utzi eta jadanik Euskal Herrira etorriak zeudenez Erandioko Banderan parte hartu eta irabazi egin zuten, trainerutan Euskal Herrian estropada bat irabazten zuen lehen klub galiziarra izan zelarik. Honek jauzi kualitatibo bat eman zion klubari eta hurrengo urtetan emaitza onak lortzen hasi zen. Horrela, bi urte beranduago Espainiako txapelketan hirugarren izatera iritsi zen. 2000. urtean postua errepikatu eta 2002.an bigarren gelditu zen Astilleroren atzetik. Aipatu behar da 2000. urtean Galiziako txapelketa ere eskuratu zuela.
2003. urtea oso ona izan zen klubarentzat, izan ere sortu berria zen San Miguel Ligan bigarren postua eskuratu baitzuen eta Kontxako Banderan parte hartu baitzuen, oraingoan hirugarren postua lortuz. Urte honetan Hondarribia eta Astilleroko banderak irabazi zituen ligan. Ordutik aurrera liga nagusian egon da 2007.an mailaz jeitsi zen arte. Orain Ipar-mendebaldeko Traineruen Ligan ari da nahiko emaitza txukunekin, 2009.an adibidez laugarren postuan sailkatu zen.
[aldatu] Palmaresa
- Kontxako Bandera (0): 2003.an hirugarren.
- Espainiako Txapelketa (0): 2002.an bigarren
- TKE Liga (0): 2003.an bigarren.
- Ipar-mendebaldeko Traineruen Liga (0): 2009.an laugarren
- Galiziako Txapelketa (1): 2000
- Teresa Herrera Bandera (2): 2002, 2009
- Hondarribiako Bandera (1): 2003
- Espainiako Trainerilla Txapelketa (2): 2002, 2003
- Espainiako Batel Txapelketa (3): 2000, 2001, 2002
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Web orri ofiziala