Club des Cordeliers

Wikipedia, Entziklopedia askea

Club des Cordeliers Georges Dantonek Parisen sortu zuen elkartearen izena da (Cordeliers kaleko komentuan biltzen baitziren). «Gizakien eta hiritarren eskubideen aldeko» elkarte hartako partaideen artean Danton, Desmoulins, Marat, Chaumette eta Hébert iraultzaileak zeuden. Jakobinoak baino aurrerazaleagoak ziren, eta errepublikaren aldeko mugimendua bultzatu zuten. Hébert erradikala sans-culotte delakoen buruzagi bihurtu zen. Jakobinoek Hérberten aldekoak hil ondoren desegin zen elkartea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]