Clwyd
Wikipedia(e)tik
Clwyd Gales ipar-ekialdeko konderria, 1974. urtean Flintshire eta Denbighshire konderri ohietako zenbait lurraldek osatu zutena. Mugak: iparraldean Irlandako itsasoa, ekialdean Ingalaterra, mendebaldean Gwynedd eta hegoaldean Powys konderria. 2.425 km2 eta 396.300 biztanle (1984). Hiriburua: Mold. Hiri nagusiak: Colwyn Bay, Denbigh, Flint, Rhyl eta Wrexham Maelor.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
