Coca-Cola

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Coca-cola freskagarriaren logotipoa.
Coca-cola edaria edalontzi batean, bere logotipoa ageri delarik.

Coca-cola edari freskagarri baten izena da, zeina munduko 200 herrialde baino gehiagotan eros daitekeen. Herrialde horietako guztietan 3tan ezik freskagarririk salduena da.

Coca-cola ekoizten duen enpresa The Coca-Cola Company da eta bere egoitza nagusia Atlantan dago, Estatu Batuetako Georgia estatuan. Coca-cola enpresaren aurkari nagusia Pepsi da.

Munduko leku askotan Coke izenarekin ezagutzen da, beste askotan kola eta Hego Amerikako hainbatetan Coca izenarekin. Kola izena mandingako k´olatik dator, teina eta teobromina ugari dituen Afrikar hazia.

Coca-Colaren formula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Coca-Colaren formula»

Coca-Colaren formula oso ondo gordetako industria-sekretu bat da. Hala ere gehiena ura, azukrea, banilla, limoia eta laranja dira. Beste osagaiek zaporean aldaketa batzuk baino ez dakartzate.

Herrialdez-herrialde formulak bere aldaketak ditu. Adibidez AEBetan arto-jarabea erabiltzen da eta Europan sakarosa zapore gozoa emateko.

Coca-Colak ez du kokainarik, nahiz eta kafeina kopuru handia duen (kafe batek baino gutxiago hala ere kantitate bererako).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edari hau botikari batek asmatu zuen, 1886an, buruko minaren eta zorabioaren erremedio gisa. Garai hartan kokaina zen osagaietako bat. Gero, egarria kentzeko erremediotzat saltzen hasi ziren, edalontzi bakoitza bost zentaboan (0,05 dolar).

Frank Robisonek Coca-Cola izena eman zion, eta bere kaligrafiarekin logoa egin zuten. Oso ospetsua egin zen edaria, eta 1886an sortzaileari Ameriketako Estatu Batuen lurralde osoan saltzea eskaini zioten. Pembertonek eskaintza onartu eta formula eta enpresa hogeita hiru mila dolarren truke saldu zituen. Jabe berriek hainbat fabrika ireki zituzten. Geroago, abokatu talde batek berriro erosi zuen. Mundu osoan edaririk kontsumituena izan zen XX. mendean.

Coca-Colaren garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorago aipatu denez, Coca-Cola 200 herrialdetan saltzen da, eta horietako 197tan freskagarririk salduena da. Coca-Cola Ameriketako Estatu Batuen nortasunari lotuta agertu izan da, eta horregatik arabiar herrialde batzuetan gutxiago saltzen da.

Munduan Coca-Cola gehien edaten duen herrialdea Mexiko da, eta gehien saltzen den hiria Monterrey (Mexiko).

Coca-Cola da munduan bainila gehien kontsumitzen duen enpresa, eta horregatik 1985ean, aldi batez Coca-Colak bainila beharrean bainilina sustantzia kimikoa erabiltzen hasi zenean (gerora bainilina baztertu zuten, salmentak urritu zirelako), Madagaskarko ekonomiaren gainbehera etorri zen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Coca-Cola Aldatu lotura Wikidatan