Cocherelgo gudua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cocherelgo gudua

Cocherelgo gudua 1364ko maiatzaren 16an Karlos V.a Frantziako erregearen eta Karlos II.a Nafarroako erregearen tropen arteko borroka izan zen, Borgoinako dukerriko ondorengotza zela medio, Ehun Urteko Gerraren gatazkaren barruan. Bertrand du Guesclin zeukaten buru frantziarrek, eta Jean de Grailly, Captal de Buch, nafarrek. Ondorioa frantziarren garaipena izan zen.

Nafarrek, ingelesen estrategiari eutsita, defentsa egora hartu zuten, du Guesclin erasotzailea izan zedin. Frantziar kapitainak defentsa hori apurtu ahal izan zuen eraso ondoren, alde egiteko itxura eginez. Izan ere, nafarrek goiko kokapena utzi zuten etsaien atzetik. Du Guesclinen alboko eraso batek garaipena eman zion.

Kanpo loturak[aldatu]