Cochise

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cochiseren brontzezko irudia.

Cochise, apatxe izenez Shi-Kha-She (1812-1874ko ekainaren 9a) chiricahua apatxeen buruzagia izan zen. Mexiko, Mexiko Berria eta Arizonaren arteko lurraldean jaio zen.

1850etik apatxe txirikahuak bakean bizi ziren. 1861ean apatxe talde batek kolono zuri baten ganadua ostu eta bere 12 urteko semea bahitu omen zuen. Lurralde hartan 4 hilabete besterik ez zeramatzan 25 urtetako Bascom teniente zaildu gabeak gertakari horren errundun gisa Cochise jo zuen. Honela bada, Cochise atxilotzen saiatu zen, baina honek ihes egin zion. Cochise bere aitaginarreba zen Mangas Coloradas buruzagiaren taldean babestu zen.

1861ean Cochisek Ipar Amerikan matxinada bat antolatu eta ondorioz Apatxe Gerrak hasi ziren. Gerra zibilaren garaian apatxeen esku geratu ziren Arizonako lur asko. 1862. urtean, hala ere, apatxeen aurkako espedizio bat antolatu zuten Kalifornian, mendebaleko eta ekialdeko estatuen arteko bideak eta harremanak berriro ezartzeko xedean. Bitartean, apatxe guztien buruzagi nagusi bihurtu zen Kotxise eta, berrehun jarraitzailerekin batera, hamar urtez eutsi zion zurien aurkako borrokari. 1871n zenbait apatxeren laguntza jaso zuen Crook jeneralaren aurrean errenditu zen Kotxise, baina ez zuen onartu bere kideak Mexiko Berriko erreserba batera eraman zitzaten eta 1872ko udaberrian handik alde egin eta txirikahuen erreserban agertu zen urte bereko udan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cochise Aldatu lotura Wikidatan