Cocosko plaka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Plaka tektonikoen mapa. Cocosko plaka maparen erdian dago, urdinez margotua. Alboetan ditu Pazifikoko plaka, Hego Amerikako plaka, Karibeko plaka, Ipar Amerikako plaka eta Nazcako plaka.

Cocosko plaka, Ozeano Barean dagoen plaka tektoniko bat da, Erdialdeko Amerikaren mendebaldeko kostaldea hartzen duena. Cocosko plaka, sorreran, Pazifikoko plakatik banatu zen, itsasoaren hondoan; zehazki, geologoek Nazca-Cocos Banaketa Sistema deitzen duten gune konplexuan. Subduzitzean, hain dentsoa ez den Karibeko plaka ekialderantz bultzatzen du. Subdukzioan, ertz nagusia gorantz berotzen da, eta bere ura gehitzen dio gaineko geruzari. Astenosferako geruzan, geruzako harkaitza urtu egiten da, magma sortzeko. Ondorioz, subdukzioaren ertzetik ipar-ekialdera, Costa Ricatik Guatemalarainoko sumendi arkua dago, bai eta iparraldean urrutirago hedatzen den eraztun sismiko bat ere, Mexikon.

Cocosko eta Karibeko plaken xehetasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar-ekialdeko eta ekialdeko ertzak, Ipar Amerikako plakaren, Karibeko plakaren eta Hego Amerikako plakaren azpiko subdukzioguneetako muga konbergenteak dira. Cocosko plakak, hegoaldean, Nazcako plakarekin muga dibergentea du; bai eta, mendebaldean, Pazifikoko plakarekin ere. Cocosko eta Nazcako plakak duela 23 milioi urte gorantz hautsi zen Farallongo plakaren hondarrak dira.