Codec

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Codec Coder-decorder hitzen lehen silabetatik datorren hitza da. Software edo Hardware bidez garatzen da, eta datu jario edo seinale bat kodifikatzeko ahalmena du, internet bidez bidaltzeko adibidez. [1][2][3]Aldi berean, kodifikaturiko datu horiek jasotzea nahi duenak Codec-arekin kontrakoa egiteko gaitasuna du, hau da, sortu den datu multzo kodifikatua dekodifikatu, eta horrela, datu multzoak duen formatua exekutatzeko beharrezkoa den programa erabili.

Codec-ak bideokonferentziatan eta komunikabideen emanaldietan erabiltzen da sarri.

Codec gehienek datu galerak dituzten, ahalik eta tamainarik txikiena lortzeko, saretik bidaltzeko. Galerarik ez dituzten codec-ak ere badira, baina azken honen erabilera, galerarik ez dituztenarekin alderatuta txikia da. Honen zergatia, kalitate/tamaina erlazioa eskasa lortzen delako da. Tamaina asko handitzen den arren, kalitatearen irabazia ia ez da nabaritzen. Hala ere, batzuetan hobe da galerarik gabeko metodoarekin kodifikatzea, behin eta berriz bidali behar den artxibo bat, behin eta berriz kodifikatzen baldin bada, azkenean kalitate gehiegi galduko du.

Multimedia fitxategi askok, bideo eta audio fitxategiak dituzte, eta askotan erreferentzia bat edo kontainer bat dute barnean audioa eta bideoa sinkronizatzeko. Hiru datu-fluxu hauek aplikazio, prozesu eta hardwareekin kontrola daiteke, baina datu-fluxuak erabilgarriak izateko, kapsulaturik egon behar dira. Kapsulazio hau burutzeko, fitxategi kontenedoreari formatu bat eman behar zaio. Formatu hauek .mpg,.avi,.mov,.mp4,.rm,.ogg,.mkv edo .tta izan daiteke, beste askoren artean.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Using codecs, Microsoft, https://www.microsoft.com/windows/windowsmedia/player/faq/codec.mspx. Noiz kontsultatua: 2009-12-21 .
  2.   About.com - Codec, About.com, http://desktopvideo.about.com/od/glossary/g/codec.htm. Noiz kontsultatua: 2009-12-21 .
  3.   Ubuntu Documentation - What is a codec?, Ubuntu Documentation Team, https://help.ubuntu.com/8.04/musicvideophotos/C/codecs.html. Noiz kontsultatua: 2009-12-21 .