Coenagrion mercuriale

Wikipedia, Entziklopedia askea
Coenagrion mercuriale
Iraute egoera

Ia galzorian (IUCN 3.1) [1]
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaOdonata
FamiliaCoenagrionidae
GeneroaCoenagrion
Espeziea Coenagrion mercuriale
(Charpentier, 1840)

Coenagrion mercuriale Coenagrionidae familiako odonatua da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorgin-orratz txikia da, 27-31 mm arteko luzera duena. Dimorfismo sexuala du: arrek kolore urdin eta beltza konbinatzen dituzte, eta emeek, normalean, abdomen berde-beltza dute. Abdomeneko orban beltzen eredua eta bigarren segmentuko marrazkia, Merkurio planetaren sinbolo astrologikoaren antza duena (), dira ezaugarri bereizgarriak[2].

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur-emari txikia eta landaredi belarakara ongi garatua duten erreka garbietan, eta baita ureztatze-erretenetan ere, bizi da. Iberiar penintsulan ur-geldietan ere aurkitu izan da[2].

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego-mendebaldeko Europa eta iparraldeko Afrikan bizi da. Iberiar penintsula, Frantzia eta Italian nahiko banaketa zabala du, eta askoz bakanagoa Britainia Handia (Ingalaterra eta Galesko itsasaldetik hurbil), Belgika, Luxemburgo, Alemania, Suitza (mendebaldean 1942an iraungi zen) eta Austrian. Iparraldeko Afrikari dagokionez, Maroko, Aljeria eta Tunisian behatu da[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. J.P. BOUDOT (2006): Coenagrion mercuriale In: IUCN 2014. IUCN Red List of Threatened Species. 2014.1 bertsioa. <www.iucnredlist.org>. 2014ko ekainaren 30ean begiratua.
  2. a b c Antonio TORRALBA-BURRIAL, Mónica AZPILICUETA, Adolfo CORDERO, Francisco Javier OCHARAN, David OUTOMURO: Coenagrion mercuriale Atlas y Libro Rojo de los invertebrados amenazados de España. (Especies vulnerables). Magrama.gob.es. 2014ko ekainaren 30ean begiratua

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]