Col de la Croix de Fer
Col de la Croix de Fer, soilik Croix de Fer bezala ere ezaguna, Frantziako Alpeetan dagoen 2067 metroko altuera duen mendate bat da, Le Bourg-d'Oisans eta Saint-Jean-de-Maurienne herriak elkartzen dituena.
Saint-Jean-de-Mauriennetik hasten den ibilbideak, iparrekialdeko aurpegitik, 29,5 kilometroko ibilbidea du, eta hegomendebaldetik doan ibilbideak, Le Bourg-d'Oisansetik, 31,5 kilometrokoa. Toki honetatik etorrita, desbideraketa bat dago tontorretik 2,5 kilometrora, Col du Glandonera daramana.
Nabarmendu beharra dago, mendate hau, Col du Télégraphe, Col du Galibier eta Alpe d'Huezekin batera, La Marmotte izeneko txirrindularitza proba ospetsuko zati dela.
[aldatu] Frantziako Tourra
Mendate hau, orain arte, 15 aldiz igaro da Frantziako Tourrean, lehena 1947an, eta azkena 2008an (honen tontorretik 17. etapan pasa zen). Mendate hau lehen postuan igaro duten txirrindulariak honakoak dira.
- 1947ko Frantziako Tourra: Fermo Camellini
- 1948ko Frantziako Tourra: Gino Bartali
- 1952ko Frantziako Tourra: Fausto Coppi
- 1956ko Frantziako Tourra: René Marigil
- 1961eko Frantziako Tourra: Guy Ignolin
- 1963ko Frantziako Tourra: Claude Mattio
- 1966ko Frantziako Tourra: Joaquim Galera
- 1986ko Frantziako Tourra: Bernard Hinault
- 1989ko Frantziako Tourra: Gert-Jan Theunisse
- 1992ko Frantziako Tourra: Eric Boyer
- 1995eko Frantziako Tourra: Richard Virenque
- 1998ko Frantziako Tourra: Rodolfo Massi
- 1999ko Frantziako Tourra: Stéphane Heulot
- 2006ko Frantziako Tourra: Michael Rasmussen
- 2008ko Frantziako Tourra: Peter Velits