Col du Galibier

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Galibier
Galibier.jpgGalibier mendatearen iparraldeko malda.
Garaiera 2.645 m
Kokapena FrantziaFrantzia
Koordenatuak 45°03′51″N 6°24′28″E / 45.06417°N 6.40778°E / 45.06417; 6.40778Koordenatuak: 45°03′51″N 6°24′28″E / 45.06417°N 6.40778°E / 45.06417; 6.40778
Col du Galibier non dagoen adierazten duen Frantzia-ko/-go/-eko mapa
Col du Galibier
Mendilerroa Alpeak

Col du Galibier edo soilik Galibier Frantziako Alpeetan dagoen mendate bat da. Sarri Frantziako Tourrak zeharkatzen duen mendaterik altuena da.

Galibierrek Saint-Michel-de-Maurienne eta Briançon elkartzen ditu Col du Télégraphe eta Col du Lautaret mendateen bidez. Mendate hau, neguan, ohi itxita egoten da.

Massif d'Arvan-Villards eta Massif des Cercesen artean dago, bere izena Grand Galibier bezala ezagutzen den mendikate sekundario batetik hartuz.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Altuera: 2645 metro
  • Malda: 8,5 kilometro %6,9ra Col du Lautaret zeharkatuz eta 18,1 kilometro %6,9ra Valloire igaro ondoren.

Frantziako Tourra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Col du Galibier

Frantziako Tourrak sarritan zeharkatzen du Galibier mendatea, ia beti lasterketako mendaterik altuena delarik. Orotara, 57 aldiz igo da, Col du Tourmaleten ondoren bigarren bisitatuena delarik. 1935eko edizioan, mendate hau jeistean, Francisco Cepeda txirrindulari bizkaitarrak erorketa larri bat jasan zuen, horren ondorioz hil zelarik, Frantziako Tourrean parte hartzen ari zen bitartean hil zen lehen txirrindularia izan zelarik. 1996an bere igoera bertan behera utzi zen elurraren ondorioz. Etapa hauetan Galibierren tontorretik lehen postuan pasa direnak honako hauek izan dira:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Col du Galibier Aldatu lotura Wikidatan