Cold Mountain (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:37, 23 urtarrila 2016

Cold Mountain (euskaraz "Mendi Hotza") 2003ko Anthony Minghella ingeles zinema zuzendariaren filma bat da. Charles Frazier idazlearen Cold Mountain eleberrian oinarritua dago.

Renée Zellweger aktoreak Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria eta Emakumezko aktore onenaren Urrezko Palma eta BAFTA sariak irabazi zituen. Aldiz, Gabriel Yared eta T-Bone Burnett musikariek soinu banda onenaren BAFTA saria irabazi zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila (1861-1865) amaitzear dagoela, Inman (Jude Law), gerraren azken egunetan zauritua den gudari konfederatuak Ipar Karolinan dagoen Cold Mountain jaioterrira itzuli eta urteak zain daramatzan Ada (Nicole Kidman) emaztegaiarekin berrelkartzeko sekulako odisea iragaten du. Bera gerran dagoela, Adak bizirauteko zailtasun handiak jasan beharko ditu, baina Ruby (Renée Zellweger) izeneko emakume gazte izukaitz eta kementsuren laguntzaz aitaren etxaldea aurrera aterako du.

Aktoreak

Kanpo loturak