Coldplay

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Coldplay Logo.svg
Coldplay taldeko kideak 2008an, ezkerretik eskubira: Guy Berryman, Jon Buckland, Chris Martin eta Will Champion
Coldplay taldeko kideak 2008an, ezkerretik eskubira: Guy Berryman, Jon Buckland, Chris Martin eta Will Champion
Datuak
Jatorria Ingalaterra London, Ingalaterra,
Musika mota Rock alternatiboa, Post-Britpop
Urteak 1997 - gaur egun arte
Diskoetxeak EMI, Parlophone, Capitol, Fierce Panda
Webgunea Coldplay taldearen webgune ofiziala
Taldekideak
Chris Martin
Jon Buckland
Guy Berryman
Will Champion

Coldplay Ingalaterrako rock alternatiboko taldea da, 1997an London hirian sortu zen. Taldeko kideak Chris Martin (ahotsa, teklatua, gitarra), Jon Buckland (gitarra nagusia), Guy Berryman (baxu elektrikoa) eta Will Champion (bateria, ahotsak eta beste hainbat musika tresna).

Talde ugariren eragina jaso du: U2, Pink Floyd, A-ha, R.E.M., Bob Dylan, The Flaming Lips, Echo & the Bunnymen edota Muse, bestalde, hastapenetan, Coldplay taldea beste hauekin parekatu zuten: Radiohead, Oasis, Jeff Buckley, Travis eta Kate Bush. 2000. urtean kaleratu zuten lehenbiziko diskoarekin mundu mailako arrakasta bereganatu zuten. Ordutik aurrera estudioko lau bilduma argitaratu eta berauekin sari garrantzitsu eta ugari lortu dituzte, gainera mundu osoan zehar 50 milioi diskotik gora saldu dituzte. Taldearen abestietako hitzen ezaugarri nagusietakoa barne-behaketan datza.


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Coldplay Aldatu lotura Wikidatan