Colin MacLaurin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Colin MacLaurin

Colin MacLaurin (Kilmodan, 1698ko otsaila - Edinburgo, 1746ko ekainaren 14a) eskoziar matematikaria izan zen. Gazte-gaztetatik erraztasun handia izan zuen matematiketan, eta 19 urte zituela Aberdeengo Unibertsitatean matematika-irakasle hasi zen. Edinburgoko Unibertsitatean ere irakatsi zuen. Geometria- eta aljebra-lan garrantzitsuak egin zituen, gehien aztertu zuen alorra kalkulu infinitesimala izan zen arren; alor horretan bere obrek duten garrantzia dela eta, Newtonen jarraitzailetzat hartzen da. Bere izena hartzen duen serieagatik da (Maclaurinen seriea), batez ere, ezaguna.


Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Colin MacLaurin Aldatu lotura Wikidatan