Columbia Lions

Wikipedia, Entziklopedia askea
Brown Bears
Maila NCAAko I. Maila
Azpimaila, amerikar futbolean Football Championship Subdivision (FCS)
Konferentzia Ivy League
Ezizena Lions
Maskota Roaree the Lion
Amerikar futboleko estadioa Lawrence A. Wien Stadium
(17.100 ikusle)
Saskibaloi pabiloia Levien Gymnasium
(3.408 ikusle)

Columbia Lions (euskaraz Columbiako lehoiak), Columbiako Unibertsitateko kirol taldea da. Lionseko kirol talde ezberdinek, NCAAk antolatutako lehiaketa unibertsitarioetan parte hartzen dute eta Ivy League delakoaren zati dira.

Ezizena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uste denez, Unibertsitateak, Lions ezizena, instituzioaren errege jatorriaren ondorioz hartu zuen. Unibertsitate hau, 1754an Jurgi II.a Erresuma Batukoa erregeak sortu zuenetik, King's College deitu zen. Lehoia, Ingalaterrako armarrian agertzen den animalia bat da. Soilik Amerikar Iraultzaren ondoren pasa zen, instituzioa, Columbia Unibertsitatea deitzera.

Kirol egitaraua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lions taldeak, honako kirol hauetan parte hartzen du:

Saskibaloia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Columbiak, saskibaloian, bere arrakastarik handiena, 1968an lortu zuen, NCAAko txapelketako final zortzirenetara iritsi zirenean, beranduago, NBAko New York Knicks taldean jokatuko zuen Jim McMillian buru zutela. 2002an, nazio osoko talderik defentsiboena izan zen, aurkarieik, batez beste 57 puntu sartzen utziz soilik partiduko. Aurretik, txapelketa ofiziotsuak lortu zituzten 1903 eta 1904an.

McMillianez gain, Lionseko beste lau jokalari iritsi dira NBAn jokatzera, 1979tik, profesionaletan bakar bat bera ere ez dagoelarik.

Esgrima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esgrimako taldea izan da Unibertsitateari titulu gehien eman dizkiona, NCAAko taldekako txapeldun izan baitzen 1992 eta 1993an, gizonezkoen 11 txapelketa irabazteaz gain. Norbanakoen mailan, gizonezkoetan 21 titulu eta, emakumezkoetan 2 lortu dituzte.

Amerikar futbola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere jatorria, 1870ean dago, ordutik, Ivy Leagueko txapelketa behin baino lortu ez duten arren. Bere arrakastarik handiena, 1934ko Rose Bowla irabazi izana da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]