Coma Pedrosa

Koordenatuak: 42°35′31″N 1°26′37″E / 42.5918057015°N 1.4436545049°E / 42.5918057015; 1.4436545049
Wikipedia, Entziklopedia askea
Pic de Coma Pedrosa
Datu orokorrak
Garaiera2.942 m
Prominentzia434 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°35′31″N 1°26′37″E / 42.5918057015°N 1.4436545049°E / 42.5918057015; 1.4436545049
Honen parte daQ31074657 Itzuli
MendikateaPirinioak
Herrialdea Andorra
Andorrako parrokiaLa Massana
Mendizaletasuna
Ohiko bideaArinsaletik (La Massana)

Pic de Coma Pedrosa (2942 m) Pirinioetako mendia da; Andorrako tontorrik altuena da. La Massana parrokian dago, frantses estatuko mugatik hurbil, beraz Okzitaniarekiko mugatik hurbil.

Izenaz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coma Pedrosa toponimoaren aldaera bat (Comapedrosa) ere ikus daiteke zenbait iturritan, katalanezkoak barne[1]; generikoarekin ere aldaera bat topa daiteke: Pic Alt de, bai batekin[2] bai bestearekin[3].

Aldiz, Andorrako gobernuak bere kartografia ofizialean "Pic de Coma Pedrosa" hobesten du[4][5].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepidez Andorra la Vella-la Massana-Arinsal bidea egin eta gero ezkerretara jo eta izen bereko eski estaziora heldu beharrean, aurrera segi eta tunel baten azpitik pasatuko dugu. GR 11 hartuko dugu; la Massana eta Vall Ferrerako aterpearen (Pallars Sobirà) arteko zatian gaude.

Ibiliz hasita mendiaren izen bera duen erreka (riu de Coma Pedrosa) gorantz segituko dugu, mendebaldera. Escaleseko basoko zubira (1785 m) helduko gara (30 min). Coma Pedrosako lepoaren ezkerrean izen bereko aterpea (2220 m) dago; urte osoan zehar zainduta dago (ordubete eta 25 min). Irteerarik ez dagoela dirudienean (2635 m) ipar-ekialderantz jo behar dugu, errekaren beste aldera pasatuta (ordubete eta 55 m); oraindik GR 11ren bidetik gabiltza. Bassa de l'Estany Negre izeneko aintzira txikia pasatu eta gero GRa utzi eta eskuinetara joko dugu (2 ordu eta 20 min); marka hori batzuen laguntza dugu eta Estany Negre bigarren lakuaren gainetik (bere ekialdetik eta ekialderantz jota) pasatu ostean zatirik gogorrena geratzen zaigu, harrien artean. Mendilerrora heldu ondoren (2 ordu eta 35 min) ipar-ekialderantz segituko dugu tontorrera heldu arte (3 ordu eta 10 min).

Jakingarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coma Pedrosa Arinsaletik.

Mendebalderantz izan ezik (Baiau mendia hurbil baitu) oso ikuspegi zabalak eskaintzen ditu: Pica d'Estats, Montcalm, Cassamanya, Andorrako haran batzuk...

Negu gorrian eta elur kantitate handia dagoenean ez da gomendagarria joatea, bestela teknikoki urte osoan zehar igoera ez da bereziki zaila, desnibelagatik gogorra bada ere. Goi mendi giroko igoera polita da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]