Comako Galaxia Kumulua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Comako Galaxia Kumulua (Abell 1656]]) identifikatutako 1.000 galaxia baino gehiago dituen galaxia kumulu bat da. Leoko Kumuluarekin batera (Abell 1367) Comako Superkumuluko kumulurik handienetako bat da.

Kumulurako bataz besteko distantzia 99 Megaparsecekoa da (321 milioi argi-urte). Kumuluko 10 galaxia espiralik dizdiratsuenek 12 eta 14 arteko itxurazko magnitudea dute, eta 20 zentimetro baino gehiagoko irekiera duten zaletuentzako teleskopioekin beha daitezke. Erdigunea bi galaxia eliptiko erraldoi dira nagusi: NGC 4874 eta NGC 4889. Kumulua, izenak dioen bezala, Coma Berenices konstelazioan dago, eta ipar polo galaktikotik gradu gutxi batzutara.

Kumulu hau ez da Comako Izar Kumuluarekin nahastu behar, konstelazio berean egon arren gure galaxiaren barnean dagoen kumulu ireki bat dena, ezta Coma I galaxia kumuluarekin ere. Virgoko Kumulutik gertu dagoen galaxia sakabanatu kumulu bat, honen kideetako asko ere Coma Berenices konstelazioan daudelarik.

Kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Comako Kumuluko erdigunearen mapa.

Honakoa bezalako kumulu aberatsetan ohikoa den bezala, erdigunean dauden galaxia gehienak eliptikoak edo lentikularrak dira, kumuluko kanpoaldean egoteko joera duten galaxia espiral gutxi batzuekin.

Gertuko galaxia kumuluen artean aberats eta trinkoena den arren, Comakoak oraindik eraketa prozesuan dirudi. Bertako bi galaxiarik dizdiratsuenak zenbait milaka milioi urteren buruan elkartzeko hurbiltzen prozesuan dauden bi galaxia azpikumuluren erdigunea dira.

Antzeko beste galaxia kumulu batzuetan bezala, Virgokoan kasu, Comako galaxiarteko ingurunea bere X izpi igorpenagatik detektagarria den gas oso bero batek betetzen du, gainera, bertan, grabitate elkarreraginetan euren galaxietatik kanporatuak izan diren izarrak ere badaudelarik.

Kumuluko azpitaldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NGC 4889 Azpitaldea

NGC 4881 Azpitaldea

NGC 4921 Azpitaldea

NGC 4874 Azpitaldea

Kumuluaren benetako hedadura ez zen 1950ean Monte Palomar Behatokiko astronomoek xehe-xehe aztertu zuten arte, kumuluko galaxietako azke aldez aurretik identifikatuak izan ziren arren.

Beste galaxia kumulu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Comako Galaxia Kumulua Aldatu lotura Wikidatan