Commedia dell'arte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Commedia dell'arte, XIX. mendeko ilustrazioa.

Commedia dell'arte XV. mende bukaeran Italian sortu, Europan barrena zabaldu eta gaur egun arte berebiziko eragina duen antzerki-moldea da.

Bat-batekotasunean oinarritzen da, maskara edo karatosak erabiltzen dira eta pantomimak, dantzak eta akrobaziak osatzen dute. Horrez gainera, giza bizioren edo barregarriren bat irudikatzen duten pertsonaiak sortu ditu, janzkera eta ibilera bereziez hornituak: Arlecchino (Arlekina, bufoi lotsagabe eta alferra jatorriz, zerbitzari gaixo eta sentibera azkenik), Pedrolino (Pierrot Frantzian, pertsonaia komikoa), Scaramuccia (Scaramouche Frantzian, komedia-antzezleen printzea, goitik behera beltzez jantzia), Pantalone (Pantalon Frantzian, agure likits eta zikoitza, gazteen irrigarri), Il Dottore (Doktorea, Tartaglia edo Totelaren aurrekoa), Capitan (Kapitaina, beti erronkan diharduen harroputza), Pulcinella (Politxinela).

Italiako komediak eragin berezia izan zuen Frantzian XVI. mendetik aurrera (Molière, Comédie Française). Garai modernoagoetan, hainbat pailazok, Grock eta Fratellinitarrek esaterako, Charlie Chaplinek, eta hainbat music-halleko artistek Commedia dell'artek plazaraturiko pantomima-teknikak erabili dituzte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]