Commonwealth

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Commonwealtheko kideak 2006an.

Commonwealth of Nations —normalean Commonwealth izenaz ezaguna, iraganean Britainiar Commonwealth deitua— 53 estatu independenteren borondatezko batzea da. Kide guztiak, Mozambike eta Erresuma Batua bera izan ezik, Britainiar Inperioaren menpeko lurralde ohiak dira.

Elkartearen helburua da giro aproposa sortzea kideek elkarren arteko hartu-eman ekonomikoak estu ditzaten, bai eta demokrazia, giza eskubideak eta gobernu egokiak bultzatzea ere. Honela, maila ekonomiko ezberdineko herrialdeek maila berean elkarlan hurbilerako aukera daukate. Commonwealth ez da batasun politiko bat, eta Erresuma Batuak ez du inolako eskumenik beste kideen barne aferetan esku sartzeko. Lau urtean behin Commonwealtheko Jokoak ospatzen dira, kirol anitzeko munduko bigarren ekitaldia, Olinpiar Jokoen atzetik.