Commonwealth (erakundea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:08, 22 apirila 2015
Commonwealtheko kideak.

Commonwealth of Nations —normalean Commonwealth izenaz ezaguna, iraganean Britainiar Commonwealth deitua— 53 estatu independenteren borondatezko batzea da. Kide guztiak, Mozambike eta Erresuma Batua bera izan ezik, Britainiar Inperioaren menpeko lurralde ohiak dira.

Elkartearen helburua da giro aproposa sortzea kideek elkarren arteko hartu-eman ekonomikoak estu ditzaten, bai eta demokrazia, giza eskubideak eta gobernu egokiak bultzatzea ere. Honela, maila ekonomiko ezberdineko herrialdeek maila berean elkarlan hurbilerako aukera daukate. Commonwealth ez da batasun politiko bat, eta Erresuma Batuak ez du inolako eskumenik beste kideen barne aferetan esku sartzeko. Lau urtean behin Commonwealtheko Jokoak ospatzen dira, kirol anitzeko munduko bigarren ekitaldia, Olinpiar Jokoen atzetik.

Commonwealtharen egoitza Londresen dago eta hamazortzi hilabetetik behin biltzen dira estatu buruak edo euren ordezkariak.

Elkarte hau sortzeko ideia XIX. mende bukaeran sortu zen Erresuma Batuan, neurri bateko autonomia eman zienean Kanada, Australia eta Zeelanda Berriko koloniei, garai hartan "kolonia zuriak" edo "poblamenduzko koloniak" deituak zirenei. Izan ere, bertako kolonietako gehiengoa protestantea eta britaniar jatorrikoak ziren.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Commonwealth (erakundea) Aldatu lotura Wikidatan