Concha Espina
Wikipedia(e)tik
María de la Concepción Jesusa Basilisa Espina y García, ezagunagoa Concha Espina izenagatik (Santander, Espainia, 1869ko maiatzaren 14a - Madril, Espainia, 1955eko maiatzaren 19a) Espainiako eleberrigilea izan zen.
Biografia [aldatu]
Espainiako Literaturako Sari Nazionala jaso zuen 1927. urtean.
Obra nagusiak: La niña de Luzmela (1909, "Luzmelako neskatoa"), La esfinge maragata (1914, "Esfinge maragatoa"), El metal de los muertos (1920, "Hildakoen metala"), El más fuerte (1946, "Indartsuena") eta Una novela de amor (1953, "Amodiozko eleberri bat").
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.