Conil de la Frontera

Koordenatuak: 36°16′32″N 6°05′16″W / 36.2756°N 6.0877°W / 36.2756; -6.0877
Wikipedia, Entziklopedia askea
Conil de la Frontera
Conil de la Frontera
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaCádizko probintzia
AlkateaJuan Manuel Bermudez Escamez (en) Itzuli
Izen ofizialaConil de la Frontera
Jatorrizko izenaConil de la Frontera
Posta kodea11140
INEk ezarritako kodea11014
HerriburuaConil de la Frontera
Geografia
Koordenatuak36°16′32″N 6°05′16″W / 36.2756°N 6.0877°W / 36.2756; -6.0877
Map
Azalera88.51 km²
Altuera41 m
MugakideakChiclana de la Frontera eta Vejer de la Frontera
Demografia
Biztanleria23.661 (2023)
164 (2022)
alt_left 11.184 (%47,3) (%47,9) 11.345 alt_right
Dentsitatea267,33 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaCA
enconildelafrontera.es eta alquilerconil.com

Conil de la Frontera Cadizko probintzian dagoen udalerri andaluziarra da. 41 m-ko altueran eta Cadiztik 43 km-tara kokaturik, 2007ko datuen arabera 20.301 biztanle zituen 87 km²-tan banaturik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Conil de la Frontera feniziarren garaian sortu zuten. Hauek hasi ziren atuna arrantzatzen almadraba teknika erabiliz. Feniziarren ondoren kartagoarrak ezarri ziren herrian, eta atunaren arrantzarekin jarraitu zuten. Gazitzeak gordetzeko eraikinak ere egin zituzten.

Erromatarrek Via Augusta eraiki zuten inguru hartan.

Erromatar inperioa erori ondoren, bisigodoek, bandaloek eta bizantziarrek Conil sakeatu zuten. 711. urtean musulmanek konkistatu zuten lurralde hura.

1265ean kristauek musulmanak garaitu zituzten, eta "de la Frontera" gehitu zioten herriari, kristau erresumen mugan geratu zelako.

Kristauen agintepean, Juan Alonso Perez de Guzman izan zen hiriko lehen erregidorea. Honek erregeek emandako pribilegio bat zeukan, eremu hartan atuna arrantzatzeko. Hiria defendatzeko, Torre de Guzman dorrea eraiki zuen, eta baita defentsarako beste eraikin batzuk ere. Adibidez, harresia.[1]

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Datu klimatikoak (Conil de la Frontera)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura (ºC) 11 12 13 15 18 21 23 24 22 18 14 11 16
Pilatutako prezipitazioa (mm) 91 79 92 62 44 11 1 4 31 86 103 110 713
Iturria: Weatherbase[2]

Ikustekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Los Bateles hondartza
  • Torre de Guzman: hiriko eraikin zaharrena, XIV. mendekoa.[3]
  • Castilnovo dorrea: XVI. mendekoa. Bi funtzio zituen, kostaldearen defentsa eta atunaren arrantzan laguntzea.[4]
  • Santa Katalina Zentro Kulturala (lehengo Eliza Nagusia): Gaur egungo itxura 1886 eta 1891 urteen artean eman zitzaion.[5]
  • Errukiaren Eliza: XVIII. mende amaierako eraikin barrokoa. Herriko familia pobreentzat eraiki zuen Sebastian Sanchez Franco merkatari aberatsak.[6]
  • Santa Katalina eliza eta udaletxea: XVI. mende amaieran eraikitakoak.[7]
  • Bunkerra: 40. hamarkada hasieran eraikitakoa.[8]
  • Hiriko atea: XVI. mendeko harresia zeharkatzeko zeuden lau ateetatik geratzen den bakarra.[9]
  • La Chanca: XVI. mendeko eraikina, atunak zatitzeko eta gazitzeko erabiltzen zen. Neguan almadraban erabiltzen ziren tresnak gordetzeko biltegia zen. Gaur egun Almadrabari buruzko interpretazio zentro bat dago bertan.[10]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki arrantza izan da herriaren oinarri ekonomikoa, baina XXI. mende hasieran turismoa ere sektore garrantzitsua da.

1980ko hamarkada erdialdean Conileko portu eta itsasargi berria eraiki zituzten, Roche ibaiaren alboan, herrigune nagusitik kilometro batzuetara. Ordura arte txalupek ez zeukaten porturik, eta hondartzan egoten ziren.[11]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Huellas de la prehistoria e historia | Conil Turismo» turismoconil.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-16).
  2. Conil, Spain Travel Weather Averages. Weatherbase (Noiz kontsultatua: 2013-06-29).
  3. «Torre de Guzmán» turismoconil.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-16).
  4. «Torre de Castilnovo» turismoconil.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-16).
  5. «Centro Cultural Santa Catalina» turismoconil.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-16).
  6. «Iglesia de la Misericordia» turismoconil.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-16).
  7. «Iglesia de Santa Catalina y Ayuntamiento» turismoconil.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-16).
  8. «Búnquer Fuente del Gallo» turismoconil.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-16).
  9. «Puerta de la Villa» turismoconil.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-16).
  10. «La Chanca | Conil Turismo» turismoconil.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-16).
  11. «Conil y la pesca | Conil Turismo» turismoconil.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]