Conococha aintzira

Koordenatuak: 10°07′40″S 77°17′00″W / 10.1278°S 77.2833°W / -10.1278; -77.2833
Wikipedia, Entziklopedia askea
Conococha aintzira
Datu orokorrak
Garaiera4.050 m
Motaaintzira
Geografia
Map
Koordenatuak10°07′40″S 77°17′00″W / 10.1278°S 77.2833°W / -10.1278; -77.2833
Hidrografia
HustubideaSanta River (en) Itzuli

Conococha aintzira, Ur beroak esan nahi duena, Andeetan dago, Peru iparmendebaldean. Izen bereko ordokian dago, Ancash departamenduko Recuay probintzian, 4050 metroko altuerara, Huaylaseko kalezuloa eta Chiquian arteko bidean.

Aintzira hau Santa ibaiaren iturburutzat hartzen da, handik 200 kilometrora, iparralderantz, Cordillera Negra eta Cordillera Blancaren artean.

Conococha aintzira Cordillera Negrako errekazto txikiek elikatzen dute mendebaldean eta Cordillera Blancakoek ekialdean. Lakuaren ibaiadar nagusia Tuco ibaia da, bere jatorria Tuco aintziran duena, 5000 metroko altueran, Nevado de Tucoren glaziarretako batean.

Conococha herria aintziraren mendebaldeko ertzean dago, Lima, Pativilca, Huaraz eta Chiquianera doazen errepideak gurutzatzen diren tokia dena.

Bere altuera handia gora-behera, aintzira aberatsa da arrainetan, horien artean izokina eta amuarraina. 1996an, Telmatobius generoko igel berri bat aurkitu zen aintziran, beste espezie peruar batzuen erabat ezberdina dena, Antonio W. Salas eta Ulrich Sinsch zientzialariek Limako Natura Historiako Museoaren izenean informatu zuten bezala.

Tokiko kobre eta zink enpresa den Centaurori, Conococha aintziraren ur maila jaitsi izana egotzi zaio, landare eta animali espezieei kalte eginez, baita hondakin mineral toxikoekin ingurua kutsatu izana ere. 2010eko abenduak 6an, enpresa honen aurkako protestek, zauritu ugari eta bertako biztanle baten heriotza, Muñante Cadillo Vergara, ekarri zuten, Utcuyacuko komuneroa zena, Polizia Nazionalaren esku. Komuneroek zuzenean gobernu zentralari egozten diote aurretik aipaturiko meatzariari behar ez ziren kontzesioak eman izana. Errepideak blokeatuta daude Huarazerantz, baita hiribururantz ere.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]