Constance Markievicz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Constance Markievicz
Constance Markievicz
Constance Markieviczen irudia.
Datu pertsonalak
Izen osoa Constance Georgine Markievicz
Jatorrizko izena Constance Georgine Gore-Booth
Ezizena Kondesa Gorria
Jaio 1868ko otsailaren 4a
Ingalaterra Londres (Ingalaterra)
Hil 1927ko uztailaren 15a
(59 urte)
Irlandako Errepublika Dublin (Irlanda)
Bikotekidea(k) Casimir Markievicz (1901-1927)

Constance Georgine Markievicz edo Markievicz Kondesa, jaiotze izenez Constance Georgine Gore-Booth (1868ko otsailaren 4a, Londres - 1927ko uztailaren 15a, Dublin) irlandar nazionalista, iraultzaile, sufragista eta sozialista bat izan zen. Sinn Féin eta Fianna Fáil alderdietako kidea, ordezkaria eta politikaria ere izan zen. Bere ideologia edo pentsakeraren ondorioz Kondesa Gorria ezizenaz ere ezaguna izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

John Butler Yeats margolariak marraztutako Markievicz Kondesaren erretratua.

Londres hirian Constance Georgine Gore-Booth izenez jaio zen. Casimir Markievicz poloniar kondearen ezkondu ondoren Constance Georgine Markievicz edo Markievicz kondesa izatera igaro zen.

1916. urtean Pazko Altxamenduan parte hartu zuen, ondorioz britainiar handiek traizioa leporatu eta heriotzera zigortu zuten. Halere, emakumea zenez zigorra hutsean gelditu zen, ez zen horrela pasatu gainontzeko altxamendu hartako buruzagiekin.

1918an Erresuma Batuko Legebiltzarreko lehenbiziko emakumezko biltzarkidea bilakatu zen, halere Sinn Féin alderdiko ordezkaria zenez eta bere irlandar nazionalista pentsakerarekin koherentea izanez, hauteskundeetan irabazitako bere eserlekuari uko egin zion.

Horren ordez eta urte berean, Sinn Féin alderdiko beste ordezkari batzuekin batera legez kanpoko lehenbiziko Dáil Éireann legebiltzarreko biltzarkidea izan zen. 1919-1922 bitartean Europako Gobernu batetako lehenbiziko emakumezko ministroa bilakatu zen, nahiz eta Irlandako Gobernu hura legez kanpokoa izan, Lan Ministroa izan baitzen.

Irlandako Estatu Askea ezartzean Fianna Fáil alderdiko ordezkaria ere izan zen. Bere gorpua Dublin hiriko Glasnevin hilerrian lurperatua dago.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Constance Markievicz Aldatu lotura Wikidatan