Constantine (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:33, 22 urtarrila 2016

Constantine 2005eko Francis Lawrence estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendutako fantasiazko thriller filma bat da. Alan Moore ingeles komikigilearen John Constantine pertsonaian oinarritua dago. Keanu Reeves, Rachel Weisz, Shia LaBeouf, Tilda Swinton, Pruitt Taylor Vince, Djimon Hounsou, Gavin Rossdale eta Peter Stormare aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

John Constantine (Keanu Reeves) infernuan egon eta Lurrera itzuli da. Nahi ez zuen dohai batekin jaio zen, gizaki itxuraz Lurrean harat-honata zerbiltzen aingeru eta deabruak nortzuk diren ezagutzeko gaitasuna, ikuskari deseroso hauetatik ihes egin nahian bere buruaz beste egitera derrigortua egon zen. Halere, bere gogoz kontra berpiztua izan eta berriz ere bizidunen mundura ekarria izan zen, nahiz eta bere suizidio saikeraren ondorioz izaki hilkorra bilakatu. Handik aurrera, zerua eta infernuaren arteko lurreko mugako zaindaria bilakatuko da, deabruaren morroiak infernuko zulora itzularaziz bere salbazioa lortuko duelakoan. Baina Constantine ez da inongo santua: inguruko munduaz desilusionatua eta beste munduarekin liskartua, gehiegi erretzen duen heroi ozpindua da, bizitza latza darama eta heroia izatearen ideia soila mespretxatzen du. Poliziako Angela Dodson detektibe (Rachel Weisz) etsitu eta eszeptikoak bere ahizpa biki maitatuaren hilketa argitzeko Constantinen laguntza lortzen duenean, bere ikerketak Los Angeles hiriaren azpian dagoen deabru eta aingeruen munduan barna eramango du. Naturazgaindiko gertakari katastrofiko sail batzuetan harrapaturik, Constantine eta Angela istorio ilun horretan buru-belarri sarturik aurkituko dira eta heuren bakea nola edo hala bilatzen saiatuko dira.

Aktoreak

Kanpo loturak