Contact (1997ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:39, 22 urtarrila 2016

Contact (euskaraz Kontaktua) 1997ko Robert Zemeckis estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko filma bat da. Carl Sagan eta astronomilari eta idazle ospetsuak idatzitako izenburu berdineko Contact eleberriaren egokitzapena da. Jodie Foster, Matthew McConaughey, James Woods, John Hurt, Tom Skerritt eta Angela Bassett aktoreek antzeztu zuten.

Soinu edizio onenaren Oscar Sariaren (Randy Thom, Tom Johnson, Dennis S. Sands eta William B. Kaplan) izendapena jaso zuen, baina Titanic filmaren aurrean galdu zuen. Jodie Foster aktoreak ere Emakumezko aktore onenaren Urrezko globo Saria - Drama sariaren izendapena jaso zuen, baina Judi Dench aktoreak Mrs Brown filman burututako antzezpenarengatik irabazi zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Eleanor Arroway (Jodie Foster) neskatoaren gurasoak hiltzean Jainkoan sinistetik utziko du. Aldiz, helduaroan ikerlari bilakatu ikerketei buru-belarri ekingo die: Puerto Ricoko behatokian zientzialari talde batekin elkarlanean espazioan estralurtar seinaleak topatzeko helburua duen SETI programan lan egingo du. Bapatean, seinale ezezagun bat topatzean euren lana saritua izango da, seinale hauek dirudienez, igorle eta mezu jasotzaileen arteko topaketa bat burutzeko makina bat eraikitzeko argibideak omen dituzte.

Aktoreak

Kanpo loturak