Converse

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Converse
Converse logo.svg
Sektorea Kirol oinetakoak eta arropa
Sorrera 1908ko otsaila
Egoitza North Andover, Massachusetts
Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Merkatuak EEBB eta mundua
Akziodunak Nike
Webgunea http://www.converse.com/

Converse EEBBko kirol oinetakoak eta arropa ekoizten dituen enpresa bat da.

1908ko otsailean Marquis Mills Converse zapatariak sortu eta egoitza Massachusetts estatuko North Andover udalerrian du. Enpresak kirol oinetakoak ekoizten hasi eta berehala zaletu ugari beregantu zituen, halere bere oinetakoak olanaz ekoizten hasi zenean sekulako arrakasta izan zuen, saskibaloian jokatzeko ezin egokiagoak bilakatu baitziren, horrela kirol honetako oinetako ofiziala bihurtu ziren.

1923an garai hartako saskibaloia izarra zen Chuck Taylor jokalariak kirol oinetako hauek bere egin eta Connverse etxearen enbaxadore onena bilakatu zen. 1950eko hamarkadan Converse etxeak Chuck Taylorren irudia zeramaten oinetakoak merkaturatu ziren, hauei Chuck Taylor All Star Converse deitu zitzaielarik. 1970ko hamarkadan Converse Jack Purcell eta Converse Heritage oinetakoak merkaturatu zituen.

1980ko hamarkadan Converse etxeak bere bigarren urrezko aroa izan zuen, garai honetan Nike eta Reebok enpresekin lehia hasi zen, bai eta ironikoki Converse etxeraren gainbeheraren hasiera ere, lehiakide berriei aurre egiteko prest ez baitzegoen. Converse etxeaaren iragarkietan Larry Bird eta Magic Johnson izar beteranoak agertu ohi ziren, aldiz Nike etxearen iragarkietan Michael Jordan izar gaztea.

2003ko uztailaren 8an Nike etxeak Converse enpresa 3500 dolar miloiengatik erosi zuen. Ondoren, kirol oinetako enpresa gehienen antzera bere lantegiak Asiare lekualdatu zituen.

Gaur egun Converse etxeko kirol oinetekoek berpizkundea jasan eta bildumazale eta zaletu ugariren oinetakoak bilakatu dira.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Converse Aldatu lotura Wikidatan