Convolvulus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Convolvulaceae
Convolvulus hirukolore
Convolvulus hirukolore


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Dibisioa: Landare loredunak
Klasea: Magnoliopsida
Ordena: Solanales
Familia: Convolvulaceae
Generoa: Convolvulus
L.
Convolvulus althaeoides
Convolvulus sabatius
Convolvulus tricolor


Convolvulus Konbolbulazeo familiaren genero bat da, 200 espezie inguru ditu, banaketa kosmopolita eta klima askotan aurki daiteke.

Genero honen espezien artean urteroko landareak daude gehien bat eta gutxi batzuk bizikorrak. Urterokoak belarkarak izaten dira, igokariak edo herrestariak; apaingarrirako landatzen diren gehienak meheak eta txikiak. Bizikorrak, aldiz, mulu-eitekoak izaten dira.

Guztiek hosto bakunak eta txandakatuak dituzte, espiralean jarriak. Loreak zabalak dira, inbutu-formakoak, gehienetan zuriak edo arrosak, nahiz eta zenbait espezietan urdin, bioleta, gorri edo hori koloreak ere egon.

Convolvuluseko espezie asko belar txartzat hartzen dira, arazo izaten baitira beste landare landatu batzuentzat, hauen gainera igo eta ito egin ditzaketelako. Dena dela, kasu askotan propio landatzen dira euren lore eder eta apaingarriengatik.

Convolvulus espezie asko elikagai suertatzen dira Lepidoptera espezien harrentzat, adibidez, Bucculatrix cantabricellak Convolvulus cantabrica espeziearen hostoak besterik ez ditu jaten; Bedellia annuligerak Convolvulus arvensis; Bedellia somnulentella eta Orthonama obstipata

Convolvulusetako espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian hauek katalogatu egin dira[1]:

Beste espezie batzuk:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Eusko Jaurlaritza (2004), Euskal Herriko Landareak eta inguruetakoak sailkatzeko gako irudidunak .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Convolvulus Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Convolvulus