Copi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Copi, jaiotza-izenaz Raúl Damonte Botana (Buenos Aires, Argentina, 1939 - Paris, Frantzia, 1987), argentinar marrazkilaria eta idazlea izan zen.

Biografia [aldatu]

Aita poeta, marrazkilaria eta egunkari-zuzendaria zuen. Ama anarkista zen. Copi arrunta, lizuna, probokatzailea zen muturreraino, baina aldi berean inozoa eta tolesgabea. Lehenengo marrazkiak eta antzerki-lanak, politikoak, Argentinan egin zituen, Parisa joan aurretik (1962).

Copiren lanetan unibertso bera ageri da beti, eroz, trabestiz, androginoz, lesbianaz... osatua; baina, batez ere, sufrimenduz eta bakardadez, hipokrisiaz betetako unibertsoa da.

Copiren lan nagusiak: La journée d'une rêveuse (1967, Ameslari baten egun bat), L'homosexuel ou la difficulté de s'exprimer (1971, Homosexuala edo adierazteko zailtasuna), Eva Perón (1970), Les quatre jumelles (1973, Lau bikiak), Loretta Strong (1974), La Tour de la Défense (1978, Defentsaren dorrea), La femme assise (1984, Emakume eseria), Une Visite Inopportune (1989, Orduz kanpoko bisitaldia), Cachafaz (1993).

Erreferentziak [aldatu]