Corleonesi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Corleonesi 1980 eta 1990ko hamarkadetan Cosa Nostra menperatu zuen Siziliako Mafiako talde bat da. Izen hori bere buruzagi gehienak Italiako Corleone hiritik zetoztelako ematez zitzaion. Lehenengo Luciano Leggio eta beranduago Totò Riina, Bernardo Provenzano y Leoluca Bagarella, Riinaren koinatua.

1978 eta 1983. urteen artean Mafiaren Bigarren Gerra libratu ostean, Corleonesiek Mafia beraien menpe hartu zuten, sistema ia diktatorial bat ezarriz. Palermoko mafia talde zaharrek Corleonesiak gutxietsi egin zituzten, beraietaz berba egitean i viddani (nekazariak) deituz.

Corleonesien kideek ez zeukaten zertan Corleonekoak izan behar. Corleoneko buruzagi mafiosoek kanpotik zetozten "ohore gizonak" onartu zituzten, eta gai hau beste kideen aurrean isilean mantentzen zen. Riina eta Provenzanoren alde jarri ziren beste familietako kideak ere Corleonesi deituak ziren eta 1980 eta 1990. hamarkadetan Mafia agindu zuten. Erakunde hau Cosa Nostraren organizazio paralelotzat hartu daiteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Dickie, John (2004). Cosa Nostra. A history of the Sicilian Mafia, London: Coronet, ISBN 0-340-82435-2
  • Jamieson, Alison (2000), The Antimafia. Italy’s Fight Against Organized Crime, London: MacMillan Press ISBN 0-333-80158-X
  • Paoli, Letizia (2003). Mafia Brotherhoods: Organized Crime, Italian Style, Oxford/New York: Oxford University Press ISBN 0-19-515724-9
  • Stille, Alexander (1995). Excellent Cadavers. The Mafia and the Death of the First Italian Republic, New York: Vintage ISBN 0-09-959491-9