Cornelis Engelbrechtsz
Wikipedia(e)tik
Cornelis Engelbrechtsz flandestar margolaria izan zen (Leiden, 1468 - 1553). Leidengo Eskolako lehen artista handia izan zen. Azken gotikoko tradizio grafikoa eta patetismo erlijiosoa bateratu zituen Italia aldetik zetozen molde plastiko berriekin. Lukas Leidengoaren maisua izan zen. Obra nagusiak: Elena eta Konstantino eta Kristo Lazaroren etxean.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.