Correllengua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Flama del Canigó, katalanaren ikurra, 2007ko Correllenguaren afixan.

Correllengua urtero antolatzen den sentsibilizazio kultural eta politikorako kanpaina da, katalana sustatzera eta bultzatzera bideratuta. Coordinadora d'Associacions per la llengua Catalana (CAL, Hizkuntza Katalanaren Aldeko Elkarteen Koordinadora) da Katalan Herrietako lurralde guztietan Correllengua antolatzen duena Valentzian izan ezik, non Acció Cultural del País Valencià arduratzen baita.

Korrikan dauka ideia honek bere sorburua. Mota honetako ekimen bat burutu zen Mallorcan 1993n, 1995ean Valentzian hasi zen eta 1996tik aurrera katalana hitz egiten den beste lurralde guztietara zabaldu zen.

Lau zutabetan egituratzen da, bakoitza katalan kultura eta hizkuntzaren aldeko lanean nabarmendu den pertsona baten omenez.

Correllenguarekin batera hainbat ekimen ludiko, pedagogiko eta aldarrikatzaile eta jaiak antolatzen dira. Guztietan adierazgarriena lurraldeetako herrietatik lekukoaren (garraren) igarotzea izaten da.

Antolatzaileen esanetan helburuak katalanaren aldeko ekimen ireki, parte-hartzaile, herritarra eta alaia egitea eta heldu berriei eta katalanez ez dakitenei katalana eta Kataluniako kultura erakustea dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]