Corrido

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mexikoko Iraultzaren garaiko corrido-papera (1915)

Corrido Mexikoko olerki eta musika molde tradizionala da. XVIII. mendean sortu zen eta espainiar erromantzeetan du jatorria. Poema narratibo hauek hiru zati izaten dituzte:

  1. Kantariaren agurra, aurkezpena eta kontakizunaren hitzaurrea.
  2. Kontakizuna
  3. Narrazioaren erakutsia eta azken agurra

Gaiei dagokienez izaten ahal dira maitasunezkoak, gertaera naturalen kronikak, aspaldiko gaizkile edo heroien gaineko elezaharrak edo gertaera historikoak (Mexikoko Independentzia Gerra, Mexikoko Iraultza, Frantzia eta Mexikoren arteko gerra, Benito Juárezen laudorioak..). Batzuetan emakumeak izan daitezke protagonista (La Venganza de María, Laurita Garza, La tragedia de Rosita). Azken hamarkadetan gaiak aldatuz joan dira. Gai berri horietatik ditugu langileen zapalkuntza, legez kontrako migrazioa, droga trafikoa eta baita Chupacabras bera ere.


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.