Erroi
|
Iraute egoera: Arrisku Txikia |
||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Erroia (Corvus corax)
|
||||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||
|
||||||||||||||
Erroia (Corvus corax) corvidae familiako eta passeriformes ordenako hegazti handiena da. 52-69 cmko luzera izaten du, 120-130 cmko hego luzera eta 0,7-1,7 kiloko pisua. Moko beltza, sendoa eta apur bar makotua. Buztan luze samarra eta, hegan doalarik, kuneiformea (belearen buztana borobilkara da). Lumadia beltza, distira irisatuekin. Era askotako hotsak egin ditzake, ohikoenak prruk eta ko-rook karraka errepikatuak direlarik [1].
Erroiak 10-15 urtez bizi izaten da, baina batzuk 40 urte bizitzera ailegatu dira. Gazteak saldoka ibil daitezke baino helduak lurraldekoiak dira eta osatzen duten bikoteak bizi osoa irauten du.
Erroiak orojaleak eta oso oportunistak dira. Toki eta aukeren arabera zereal-bihiak, fruituak, ornogabeak, anfibioak, narrastiak, ugaztun txikiak eta hegaztiak (berek harrapatuak edo hilik aurkituak).
Ipar Hemisferio osoan aurki daiteke: Artikoan, Europan, Ipar Amerikan, Asian, Afrika iparraldeko basamortuetan eta Pazifikoko uharteetan, corvidae familiako espezierik hedatuena delarik. Itsas bazterretik goi mendietaraino bizi daiteke. Habia gehienetan harkaitzetan egiten badu ere, besterik ezean harrobi edo zuhaitzetan egin dezake.
Gaur egun zortzi subespezie onartuta daude:
- Corvus corax corax
- Corvus corax varius
- Corvus corax subcorax
- Corvus corax tingitanus
- Corvus corax tibetanus
- Corvus corax kamtschaticus
- Corvus corax principalis
- Corvus corax sinuatus
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Sture Palmer, Jeffery Boswall (1981). A field guide to the bird songs of Britain and Europe. Swedish Radio Company
[aldatu] Kanpo loturak
| Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |