Cosmas Pragakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cosmas Pragakoa

Cosmas Pragakoa (1045 inguru-1125eko urriak 21), Bohemiako familia noble batean jaiotako erlijioso, idazle eta historialari txekiar bat izan zen. 1075 eta 1081 bitartean, Liegen ikasi zuen. Bohemiara itzuli zenean, Božetěcharekin ezkondu zen, honekin, ziur asko, kapilau izan zen seme bat izan zuelarik. 1086an, Cosmas, Pragako errazionero izendatua izan zen, posizio sozial eroso bat ziurtatzen zion eta sarri Europatik bidaiatzea ahalbidetu zion kargu bat.

Bere lanik garrantzitsuena, latinez idatzia, Chronica Boemorum da (Kronika txekiarra), eta hiru liburutan banatua dago.