Cospeito

Koordenatuak: 43°14′10″N 7°33′30″W / 43.236111111111°N 7.5583333333333°W / 43.236111111111; -7.5583333333333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Cospeito
Galiziako udalerrien zerrenda
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Galizia
ProbintziaLugoko probintzia
AlkateaArmando Castosa Alvariño (en) Itzuli
Izen ofizialaCospeito
Posta kodea27377
INEk ezarritako kodea27015
HerriburuaQ31281146 Itzuli
Geografia
Koordenatuak43°14′10″N 7°33′30″W / 43.236111111111°N 7.5583333333333°W / 43.236111111111; -7.5583333333333
Map
Azalera145 km²
Altuera762 m
MugakideakVilalba, Abadín, A Pastoriza, Castro de Rei, Outeiro de Rei eta Begonte
Demografia
Biztanleria4.257 (2023)
−85 (2022)
alt_left 2.304 (%54,1) (%51,2) 2.180 alt_right
Dentsitatea29,36 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaLU
concellodecospeito.es

Cospeito Lugoko probintziako Terra Cha eskualdean dagoen udalerria da. 2007an 5.349 biztanle zituen 144,8 km2tan banaturik.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cospeitoko lakua.

Cospeito Terra Chá eskualdean dago. Bere ezaugarri nagusiena hortik dator; izan ere, Terra Chá izenak lurralde laua esan nahi du eta, hain zuzen, horrela da eskualdearen paisaia: laua. Lautada horrek paisaia paregabe bihurtzen du Cospeito. Galiziako lurraldea menditsua eta malkartsua izan arren, Cospeitokoa oso berezia eta desberdina da. Batetik, Miño Ibaiaren urak herritik dario, Támoga eta Anlló Ibaien urak hartuz, baita beste erreka batzuenak ere. Bestetik, Terra Chá eskualdeko hezetasuna eta lurraren ezaugarriei esker urmaelak sortu ziren, preseski, Cospeitoko kontzejuan daude Cospeito, Abeleiras, Seixas eta Carballosako urmaelak, herriari garratzi biologiko handia ematen diotenak.

Urmael handiena, “Lagoa de Cospeito”, Europako hezegune garrantzitsuenetariko bat da eta horregatik Galiziako Xuntak erabaki zuen Cospeitoko urmaelak natura-gune babestua izatea. 60 hamarkadan urmaelak lehortu zituzten nekazaritzako lurrak izateko. Hala ere, gaur egun esfortzu handia egiten ari dira biologikoki oso aberatsa den gune hori berreskuratzeko. Beraz, bisitarientzat ondo egokituta dago eta behatoki batzuk daude hango paisaia begiratzen gozatzeko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cospeitoko etxe tipikoa.

Aurkitu dituzten hondar arkeologikoek egiaztatzen dute herri horren antzinatasuna. Pacio, Teixeiro edo Turrillón kastroak ere antzinatasun eredu dira. Urmaelei esker, gizakien bizilekua sortzeko lurralde egokia zela dirudi. Horrez gain, zelta kulturarekiko lotura daukaten istorio asko izan dira betidanik. Erdi Arokotik etortzen da Cospeitoko hiriburuaren izena, alegia, Feria do Monte. Adituen arabera, horrela deitzen da XVII. mendean hantxe bertan ospatzen zutelako azoka bat.

Cospeitoko hilerria.

XIII. mendean Cospeitoko biztanleek parte hartu zuten “revoltas irmandiñas” deitzen zen iraultzan eta Támoga eta Caldaloba dorreak galdu zituzten, hondatu egin ziren eta. Galera horiek gorabehera, garai horretako jauretxe batzuk kontserbatzen dituzte herrian, arkitektura aldetik oso erakargarriak direnak.

Cospeitoko ekonomiaren ekonomia nekazaritzan datza nagusiki; batez ere, laboreak eta patatak ekoizten dituzte herrikoek. Cospeitarrek betidanik abereak zaindu dituzten arren, abeltzaintza oso azkar murrizten ari da, batetik, biztanleria gero eta zaharragoa delako eta, bestetik, abeltzaintzaren krisialdia pairatzen ari direlako. Beraz, nekez ateratzen da etekinik eta, gainera, oso lan gogorra da.

Cospeitoko parrokiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cospeitoko biztanleria hurrengo parrokien artean banatzen da:

  • Arcillá (San Paio)
  • Bestar (Santa María)
  • Bexán ou Rubiños (San Paio)
  • Cospeito (Santa María)
  • Goá (San Xurxo)
  • Lamas (San Martiño)
  • Momán (San Pedro)
  • Muimenta (Santa Mariña)
  • Pino (San Martiño)
  • Rioaveso (Santalla)
  • Roás (San Miguel)
  • Santa Cristina (San Xiao)
  • Seixas (San Pedro)
  • Sisoi (Santalla)
  • Sistallo (San Xoán)
  • Támoga (San Xiao)
  • Vilapene (Santa María)
  • Vilar (Santa María)
  • Xermar (Santa María)
  • Xustás (Santiago)

Cospeitoar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]