Couesnon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Couesnon
Couesnon
Pontorson MontStMichel.jpg
Ibaia, Pontorsonetik gertu, atzean, Mont-Saint-Michel ikusten delarik
Kokapena Bretagne region relief location map.jpg
Luzera 101 km
Arroa 1169 km²
Emaria Antrainen, 7,1 m³/s
Iturburua Mayenne
Ibai ahoa Mont-Saint-Micheleko badia Mantxako Kanala

Couesnon ibaia, Frantziako kostalde inguruko ibai txiki bat da, 101 kilometroko luzera duena, Bretainiako Dukerria eta Normandiako Dukerriaren arteko muga egiten zuena. Bere ibilbide irregularrak, frantsesezko honako esaera hau inspiratu du: "Le Couesnon par sa folie a mis le Mont en Normandie" (Couesnon ibaiak, bere eromenarekin, Mendia Normandian jarri zuen), Mont-Saint-Michel, ibaiaren egungo itsasoratzearen normandiar aldean baitago.

Hidrologia [aldatu]

Couesnon, Sée eta Sélune ibaiek, Mont-Saint-Micheleko badiaren funtzionamendu hidraulikoan parte hartzen dute. Alde batetik, itsasaldiek sedimentuak dakartzate, bestetik, aipaturiko hiru ibaiek, sedimentu horiek zabaletarantz bultzatzen dituzte.

XIX. mendean, Couesnon ibaia kanalizatua izan zen bere goraldiekin amaitzeko. 1969an, presa bat eraiki zen. Eraikin hauek, Mont-Saint-Michelerako sarrera dikeaz gain, mendiaren uharte izaera arriskuan jarri zuten. Izan ere, dikea errepide bategatik aldatzea eta Couesnonen presa eraldatzea aurreikusita dago.

Couesnon ibaia, Mayennen jaiotzen da, Vézinseko urmaeletik gertu, Saint-Pierre-des-Landes herrian.