Country

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Garth Brooks (1962-).

Country musika (country & western ere deitua) 1920ko hamarkadan Estatu Batuetako hegoaldeko landa lurretan eta Kanadako kostaldeko probintzietan sortu zen musika estiloa da. Europar etorkinen jatorrizko herrialdeko musika folkloriko ezberdinak (irlandarra batez ere) eta jadanik bertan erroturik zeuden korronteen (bluesa, gospela) nahastetik sortu zen. "Country" izendapena 50ko hamarkadan sortu zen, Rock and Rollaren elementu batzuk hartu zituen garaian, eta 1970ko hamarkadarako alde batera gelditua zen musika mota horren jatorrizko izena, hillbilly alegia.

Country tradizionala batez ere sokazko instrumentuez jotzen zen, gitarra, banjoa, biolina eta kontrabaxuarekin, baina askotan sartu ohi ziren akordeoia eta armonika tartean. Country modernoan instrumentu elektronikoak erabiltzen dira: gitarra elektrikoa, baxua, teklatuak...

Denbora joan ahala, garai ezberdinetako korronteetatik edan du estiloak, Ameriketako historiaren musikez adabaki ugari dituela esan daiteke, beraz. Hori dela eta, Country musikak aldaera asko ditu, leku eta aldi ezberdinetan sortuak, honakoak lirateke haietako batzuk: Bluegrass, alternative Country, Country folk, Country pop, Country rock, Cowpunk, Hillbilly (Old time edo Appalachian folk), Honky Tonk, Tennessee Sound Rockabilly, Outlaw country,...

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Country Aldatu lotura Wikidatan