Course navette proba

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Course navette proba edo Leger testa arnas eta bihotz erresistentzia neurtzeko ariketa fisiko bat da. Soinu batek markatzen duen erritmo gero eta bizkorragoan, 20 metroko zuzen batean joan-etorriak egiten dira, harik eta erritmoari eutsi ezin zaion arte. Montrealgo Unibertsitateko irakasle Luc Legerrek sortu zuen course navette proba, eta 1983an argitaratu zuen.

Egiteko era[aldatu | aldatu iturburu kodea]

20 metroko ibiltarte baten bi muturretan, lerro bana jartzen da. Grabatutako «bip» soinu baten erritmoari jarraituz, proba egiten duenak marra horiek zapaldu behar ditu: hau da, «bip» soinua jotzen den aldiro, probalariak hurrengo marra zapaldu behar du. Minuturo, soinu batetik hurrengora bitarteko tartea txikiagotzen da, hau da, probalariak gero eta bizkorrago egin beharko 20 metroko ibiltartea. Probalariak marra garaiz zapaltzea lortzen ez duenean, probatik kanporatuta geratzen da. Probatik kanporatua izan gabe zenbat eta luzaroago iraun, probalariak orduan eta erresistentzia handiagoa duela erakutsiko du.[1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]