Covadonga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Covadonga
Cuadonga
Covandoga01.jpg
Covadongako irudia.
Udalerria Cangas de Onís
Herrialdea  Espainia
Lurraldea Asturias
Koordenatuak 43°18′30″N 5°03′12″W / 43.30833°N 5.05333°W / 43.30833; -5.05333Koordenatuak: 43°18′30″N 5°03′12″W / 43.30833°N 5.05333°W / 43.30833; -5.05333
Garaia Basilika 1877 eta 1901 urteen bitartean eraiki zen.
Covadonga non dagoen adierazten duen Asturias-ko/-go/-eko mapa
Covadonga
www.santuariodecovadonga.com

Covadonga edo Cuadonga (asturieraz: Cuadonga, eta ofizialki Cuadonga/Covadonga) Asturiasko Cangas de Onís udalerriko parrokia bat da. Europako Mendien Parke Naturalaren barnean kokatzen da.

Bere 2,54 km²-tan 70 pertsona bizi dira (2004). Itsas mailatik 257 metrotako garaieran dago, Auseva mendiaren magalean eta Cangas de Onís udalerritik 11 kilometrotara kokatzen da.

Multzo monumentala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leize Santua.

Asturiasko multzo monumental bisitatuena du. Covadongako Amabirjinaren (bertakoek La Santina deitua, Santatxoa alegia) omenezko Santutegia da, Covadongako guduaren oroimenez ere egina dago.

Covadongako Leize Santua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Covadongako Leize Santua»

Leize Santua nabarmentzen da, bertan Covadongako Ama Birjina irudia eta Pelaioren hilobia kokatzen diren Kapera Sagrarioa dago. Kondairaren arabera, Covadongako Gudan zehar Pelaio eta bere gizonak leku honetan gorde omen ziren.

Covadongako Santa María la Real Basilika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Covadongako Santa María la Real Basilika»
Covadongako Basilikaren ikuspegi orokorra.

Lehen aipaturikoaren alboan Covadongako Santa María la Real Basilika dago. Roberto Frassinellik burutua, 1877 eta 1901 urteen artean Federico Aparici arkitektuak eraiki zuen, neoerromaniko erakoa da eta oso-osorik kareharri arrosaz eraikita dago.

San Pedroko monasterioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «San Pedroko monasterioa (Covadonga)»

Zelaigunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapitulu-etxea

Gainera, Basilikaren zelaigunean honako hauek daude:

Covadongan lurperatutako erregeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leize Santuan honako Asturiasko erregeen hilobiak daude:

Ingurugiro naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1918ko uztailaren 22an, Covadongako guduaren 12. ehun urterrena zela eta, Covagondako Mendi Parke Naturala sortu zen, Espainiako lehenbiziko Parke Naturala, 1995an gainontzeko Europako Mendietara eginiriko handiagotzearekin Europako Mendietako Parke Naturala deitzera igaro zen.

Eremu honetan Europako Mendien Sortaldeko Mendigunea kokatzen da, mendigunerik zabalena da, bere mendirik garaiena 2.596 metro dituen Peña Santa delarik. Mendigune honetan Covadongako aintzirak kokatzen dira, Enol aintzira eta Ercina antzirek osatzen duten multzo osoari deitzeko erabiltzen den izendapena da.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leku hau txirrindularitza munduan oso ezaguna da, bertan 1983tik aurrera Espainiako Bira askoren etapak amaitu izan ohi dira, bere gogortasuna eta maldengatik ospetsua den antziren igoera ospatu ohi delarik.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Covadonga Aldatu lotura Wikidatan