Cowboy

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Charles Marion Russellen Herd Quitters margolana.

Cowboy edo cow-boy (euskaraz: unai edo behizain) Estatu Batuetako arrantxoetako azienda zaindu eta gidatzen duen pertsona da[1]. Estatu Batuetaz gain, iparraldeko Mexikoko Chihuahua, Sonora edo Coahuila estatuetan eta Kanadako Alberta edo Saskatchewan probintzietan ere ibili ziren. XIX. mendeko bigarren partean, Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilaren ondoren, Texas eta iparraldeko estatuen arteko abere-ibilbideak sortu eta behar beharrezko bilakatu ziren bere trebetasuna eta iraupenari esker[2].

Bere bizimodu eta lana XVI. mendean espainiarrek Mexikon abelzaintza sarrarazi zutenean sortu zen. Gero lana western izeneko generoari esker idealizatu zuten. Horri esker batzuk (Nate Champion edo Nat Love afroamerikarra tartean) ospetsu bilakatu ziren eta fikziozko cowboy ezagunak (Pecos Bill edo Lucky Luke adibidez) izan ziren. Cowboy genero maskulinozko hitza da, emakumeak cowgirl zirelako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Cow-boy, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=cowboy .
  2.   Hakim, Joy (1999), History of Us, 7, Oxford: Oxford University Press, ISBN 0-19-512774-9 .
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cowboy Aldatu lotura Wikidatan


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.