Crackòvia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Crackòvia Kataluniako TV3 telebista kateko umorezko saio bat da. Aurretik emititzen zen Polònia umorezko saioa burutzen duen lantalde berberak gauzatutakoa da, Toni Soler zuzendaria duelarik. 2008. urtean emititzen hasi zen.

2017ko irailean programa itxi behar izan zuen denbora batean diru falta zela eta. Baina oraindik ez da berriro hasi.

Crackòvia saioak kirol munduko gaiak umore ikuspuntutik aztertzen ditu, bertan kirolari eta taldekide ugariren imitazioak egiten direlarik. Imitatzaileen artean Carlos Latre nabarmentzen da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]